9 galtzontzillotatik 4 eskas dira litsik gabeak, eta, haien ehuneko 67 inguruk tarratadak eta hautsiak izaten dituzte beti.
Galtzontzillo baten batez besteko bizitza nekez izaten da urte bete baino gehiagokoa Minnesotan, eta Filadelfian nahiz Cincinnatin, ehuneko 12 ez da hilabete bukaerara iristen.
Ez dago jakiterik gonorreak kotoizko galtzontzilloetan duen eraginari buruzko daturik, baina, adituen arabera, diagnostikoen ehuneko 56 inguru ez dira fidagarriak, hein handi batean.
Lehenengo munduan 10etik 9 galtzontzillo babestuak eta babesgarriak diren bitartean, Biagran eta Sierra Leonan bost milatik bakar batek soilik lortu du esparru kontzeptuala.
Galtzontzillo batek Dow Jones indizean dituen gorabeherak moderatutik zakarrera bitartean dabiltza exekutiboen ehuneko 40an, Nasdaqean baino ia hamar puntu gehiago.
Egiari zor, informatikoa modernoa… hondorik gabeko zuloa da.