Gora eta gora

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2018ko uzt. 3a, 10:26

Ohiko okindegian tertulia kafez onduta, Koldok eta Aitorrek agur egin diote Mertxeri, eta kalera irten dira. Kalean behera doa Aitor, bere agenda eta semearena uztartzean pentsatuz; kalean gora doa Koldo, kutxazain batera bidean. Biak ala biak Gora Errusiaka joan dira.

 

Aitorri aproposa irudituko litzaioke aurten Mundiala sekula irabazi gabeko batek irabaztea. Koldo kezka larriak jota zebilen Flandeseko Tertzioek berriro oe, oe, oeka kaleak hartzeko arriskuaren aurrean.

Auzokoek egoki portatzen jakingo balute, litekeena da gutarrok, Koldo eta Aitor barne, haien porrotak hain gogotsu ez ospatzea, baina ikasten duten bitartean, zenbat eta barregarriago haiek, orduan eta umoretsuago gu.

Gora Errusia! Eta gora Mexiko, itxaropena gobernuburu jarrita! Izan ere, hari bultzaka, egonarriari irmo eusten asmatuz gero, narko eta gaizkilerik gabeko estatu baten lehen harria jarri ahal izango dute beharbada.

Eta, goraka hasita gaudenez, hara hor falta zena: Gora San Fermin!

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide