Jainkoak eta gizonak bilera bat egin zuten, arazoa konponduko zien izaki berri bat sortzeko asmoz.
«Indartsua izan beharko du, zu bezainbat, indartsua izanda bakarrik egin ahal izango baitu hainbeste lan», proposatu zuen Jainkoak.
«Bai -erantzun zion gizonak-, baina arrosaren petaloa bezain hauskorra dela sinestaraziko diogu, nolako indarra duen jakin ez dezan».
«Eta ausarta ere izan beharko du, halako lan astunei heltzeko», ohartu zen Jainkoa.
«Bai -ihardetsi zion gizonak-, baina egokia litzateke bildotsa bezain izua izatea, nolako ahalmena duen jakin ez dezan».
«Eta buruargia izan beharko du orobat, azkarra izanda soilik lortuko baitu zuri garaiz eta efizientziaz zerbitzua ematea», azpimarratu zuen Jainkoak.
«Bai -adierazi zuen gizonak-, baina oiloa bezain baldarra dela sinestaraziko diogu, nolako arrazoia duen jakin ez dezan».
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal