Bai, “Give peace a chance” diskorako grabazioan, John Lennonek eta Yoko Onok euren ohetik bakeari aukera bat emateko eskatu zuten hartan, koroak abesten aritu ginen.
Eta ez, ez ginen “Abbey Road” eta “Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band” diskoetako azaletan azaldu, argazkia ateratzeko garaian beste zerbait egiten ari baikinen: urpekari horiko zeharkaldirako txartelak lortu behar genituen, musika eta jendea gorroto duten gizon urdinei ihes egiteko.
Orobat kontatu diet ez nintzela taldekideekin Indiako biran izan, institutura joan behar izan nuelako, eta AEBetakoan ere ez, hango enbaxadak ez zidalako bisarik eman. Eta jakinarazi diet Beatlesak John, George, Paul, Ringo eta beren aita izan zirela, eta oraindik ere banaizela.
Dena sinetsi didate biek, eta egunean batean, ziur nago, jakingo dute azkenean egia izan zela hori guztia.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal