Eta lorearekin batera, erremateko arantza: seme-alaben etorrerarekin, etxepean zokoratzeaz gain, “maitasuna” betikotzen zeneko ustea, zorionean ala ez.
Maltzurkeria hutsa izan da ama kare eta adreiluzko burka batean giltzapetzea, nola erlijioak bedeinkatu duenean, hala gizonek erabaki dutenean. Are ankerragoa gertatu da, ordea, seme-alabez erditu ondoren, haren bizitza-zikloa betetzat jotzea.
Gainerako guztia, etxeko lanek gorpuztu dute: ama errespetagarri, baldintzarik gabe eta bertutetsuak etxeko mila hormen artean egin izan du lan. Pareten beste aldean ez da negar-zotinik entzun, ordulariek itxaroteko orduak soilik markatu dituzten bitartean.
Izatekotan, leihoa izan da kontsolagarri, edo bizilagunarekin topo egitea, eguzkitan aske nahiak zintzilikatuz, isiltasunak partekatzean.
Hormaren beste aldean egon izan da, halere, bizitza: jendea kalez kale, gazteak kantoi ertzetan, jan-edanak mahaietan, musika hanketan, txanponak eskuetan, maitasuna bizikletan… Bai, bizitza deitu diogun hori dena, zeinak ama guztien bertuteari ez dion kalterik eragiten eta haien loa ez duen garrazten.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal