Erraldoiak

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa

Dultzainaren doinuan dantzari zebiltzan erraldoiak Azpeitiko plazan. Itxaso, bere urte eta erdiko luzeran ttentte, liluratuta zegoen haiei begira, hesi batean bermatuta.

Ez zen ausartzen ez bekainak jasotzen, ez zeukan harridura azaltzen ere, une hartako magia hausteko beldurrez balego bezala; bazirudien fantasia hark eragiten ziona ezkutatu nahi zuela.

Eta halaxe jarraitu zuen, harik eta musika isildu zen arte. Orduan, erraldoiek dantza egiteari utzi zioten: zutik geratu ziren plaza ondoko bazter batean, isilik. Gelditu orduko, gonak altxa zizkieten barru aldetik, eta gona azpietatik dantzari nekatuak agertu ziren izerditan. Bai, dantzariek biziarazi zituzten erraldoiak.

Dezepzioak eta nahasmenak jota, kexu etenen artean, Itxasok bere susmoa egiaztatu zuen: erraldoi guztien barruan ipotx bat egoten da beti.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide