Alai Batzak Kantaldi-Jaialdia egin zuen joan den zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2018ko mar. 20a, 09:25

Joan den zapatuan, Alai Batzak antolatzen duen Kantaldi–Jaialdia izan genuen Baztartxo antzokian.

 

Aretoa ia guztiz bete zen. Maria Arrieta eta Iban Garcia aurkezleek bideratu zuten emanaldia. Alai Batza abesbatzako umeek eta begiraleek egin zuten hasierako kantua 'Nire gorputza da': pertsonaren duintasunari ereserkia.

Kantaldian, hamar kantu zuzenean eskaini ziren. Kantaldiko sarituak hauek izan ziren:

  1. Mirari Iturbe eta Lara Martin (Sad Song)
  2. Yaiza Diaz eta Marina Zubizarreta (Saturno)
  3.  Lander Galarza eta Gaizka Nogales (Pozik Alai Batzan – beraiek asmatutako abestia-)

Jaialdian, berriz, maila altuko zortzi dantza saio izan genituen. Hauek izan ziren sarituak:

  1. Aske Maitte, aske bizi: LH4ko 21 neska.
  2.  B?tch better have my money remix: DBH2eko 10 neska.
  3.  Zerotik: LH5eko 17 neska.

Horrez gain, begiraleek beste dantza berezi bat eskaini ziguten amaieran. Sarrera txartelak 3 euro kobratu ziren; txartel bakoitzeko euro bat Beningo kaleko umeen proiektura bideratuko da. Bestalde, SURIYA izeneko proiektuarekin jarraitu genuen. Proiektu horrekin, Siriako salestar elkarteei lagunduko zaie.

Emanaldi bikaina izan zen. Alai Batzak asko zaintzen du artea, On Boscoren estiloari jarraituz… Gure gaztetxoentzat oso hezitzaileak dira, eta horrela lortzen dugu beraien barruko indarrak modu positiboan garatzea, ekimenaren benetako protagonistak izatea. Eskerrik asko laguntzaile eta babesleei eta ospakizun honetan parte hartu duzuen guztioi!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide