Egungo begiraleen eta begirale ohien arteko bazkaria, Alai Batzaren 30. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2017ko mai. 3a, 10:27

Alai Batzako egungo begiraleak eta begirale ohiak.

Apirilaren 29an, larunbatean, 64 lagun elkartu ginen Floreagan, gaur egungo begiraleen eta begirale ohien artean elkartearen 30.urteurrena ospatzeko.

 

Ospakizunari hasiera emateko Floreagako elizan elkartu ginen mezetan, 30 urte hauek Jaunaren aurrean jarri eta eskerrak emateko. Momentu polita izan zen, tamalez gure artean ez daudenak ere oroitu genituen. Ondoren bazkaria izan genuen Floreagan bertan. Behin bazkaldu ostean, musikaren laguntzarekin, giro bikaina sortu zen eta festa iluntzera arte luzatu zen.

Lagunarte ederraz gozatu genuen, momentu ederra izan zen atzera begiratu bat eman eta aspaldi ikusi gabeko lagunekin elkartzeko ere, horrelako arrazoi batek merezi baitu.

Jarrai dezagula horrelaxe lanean beste hainbeste bete ahal izateko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide