Alai Batzako monitore talde handi bat Logroñon izan da, Bosko Taldea federazioak antolaturiko IX. Formazio ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2015ko ira. 16a, 00:05

Errioxako gobernuko Politika Sozialetako kontseilaria den Conrado Escobar, gazteengana gerturatu zen igande goizean eta gazte hauek berauen herri eta hirietan, gaztetxoen denbora libreko heziketan gauzatzen duten lana nabarmendu
Bosko Taldea Federazioak Euskal Herriko, Kantabria eta Errioxako Salestarren Gazte Zentro eta Aisialdiko taldeak biltzen ditu. Irailaren 11tik 13ra prestakuntza antolatu du monitore edo begiraleentzat. 15 eta 30 urte bitarteko berrehun gazte baino gehiago elkartu dira Logroñon. Horietatik Azkoitiko Alai Batzako 30 monitorez osaturiko taldea.

 Formazioa hainbat mailatan banatuta dago. Monitore eginkizunean hasiberriak direnentzat lau tailer antolatu dira: Talde dinamika, Espresioa eta eskulanak, Salestar eskaintza hezitzailearen ezaugarriak, Sare Sozialen erabilpen hezgarria. 

Erdiko mailan, salestar animatzailearen ezaugarriak landu zituzten.
Goiko mailan, etengabeko formazioaren eskema jarraituz, lau arlo landu ziren: Kontabilitatea eta arlo fiskala, legedi berria eta ekintzarako protokoloak, ume eta gaztetxoen fede taldeen animazioa, formatzaileen formazioa.
Monitore batzuek Don Bosco Aisialdiko Eskolako langaiak garatu zituzten, aisialdiko monitore titulua lortzeko egin dituzte ikasketen osagarri.

Igande goizean hainbat tokitan egiten diren “praktika onen” erakusketa eta elkarbanatzea izan zen eta Espainiako Gaztediaren Kontseiluaren tailer bat egin zen. Gainera, Errioxako gizarte politikako kontseilaria den Conrado Escobar gazteekin egon zen, eta hauen besteenganako doako zerbitzua goraipatu zuen.

Igande eguerdiko eukaristia eta bazkariaren ondoren, animatzaile guztiek jaso zuten “animatzailearen elastikoa”, orain berriro hasiko duten zerbitzuaren sinbolo gisa eta honela eman zitzaion amaiera bilera aberats honi, talde argazki handia eginez.

Bosko Taldea Federazioaren barruan daude Kantabria, Errioxa, Euskal Erkidego eta Nafarroako hemezortzi gazte zentro eta aisialdiko klub. 4000 ume eta gazte inguru dira bere onuradun.
Salestarrentzat, aisialdiak balio hezitzaile handia du. Federazioa talde edo klub bakoitzak bere herrian duen eskaintza indartzen eta sustatzen saiatzen da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide