Uztaila Jolasean udaleku irekietan izena emateko epea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2015eko maiatzaren 15a

Aurreko urteetan bezala, Alai Batzak Azkoitiko udalaren Gazteri Sailarekin batera udaleku irekiak antolatu ditu herrian 2003-2011 urteen bitartean jaiotako umeei. Bi txandetan zehar helburu hezigarriak landuko ditugu.

 

EKINTZAK:

– Uztailaren bi txandatan burutuko dira. Lehenengoa, uztailaren 1etik 14ra (biak barne) eta bigarrena uztailaren 15etik 28ra (biak barne).

– Ekintzak goizez egingo dira 10:00-13:00,  txanda bakoitzean egiten den egun pasako eguna izan ezik.

– Era askotako ekintzak izango dira, jolasak, jokoak, egun pasa, igerilekuak, musika, antzerkia, dantza, kirola, ekimen bereziak…

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

– 2011-2003 urte bitartean jaioa izatea. 2011n jaiotakoentzat lehen aldia izango da. Batzuk garbi izango dute txanda bakarrean edo bietan izena eman nahi izatea; beste batzuk ordea, beraien seme-alaba nola dabilen ikusi nahiko dute, bigarren txandan izena eman aurretik. Hauentzat bigarren txandarako izena emateko epea uztailaren 5ean bukatuko da.

IZEN EMATEA

– Floreaga Salestar ikastetxeko eta Udaletxeko harrera bulegoetan, bulego bakoitzaren lan orduetan. Elkargunean dagoen Gazte informazio bulegoan astelehenetik ostiralera 16:30-19:00 bitartean.

– Izen-ematea on line ere egin daiteke.

– Epea maiatzaren 15etik 26ra.

Jarraitu irakurtzen. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide