Aurrematrikulazio epea zabaldu du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2024ko eka. 4a, 16:47

Ekainaren 28a baino lehen izena ematen dutenek hainbat onura izango dituzte, eta ikastaroa hasi baino lehen hura ez egitea erabakitzen baldin bada, aurrematrikularen %100 itzuliko du AEK-k.

2024-25 ikasturtean ikasteko aurrematrikulazio kanpaina zabalik du AEK-k, eta ekainaren 28a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako abantaila hauek izango dituzte:

- Ikasturte honetako (2023-24) prezioari eutsiko zaio.
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei.
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa) 100 eurokoa da. A1 mailako ikasleek eta C1 mailako ikasleek (bigarren kasu honetan, 16-18 urte bitartekoak baino ez), 20 euro ordainduko dute.

Era berean, ikastaroa ez egitea erabakitzen baldin bada, aurrematrikularen %100 itzuliko du AEK-k, ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

AEKren edozein euskaltegitan zein AEKren webgunean eman daiteke izena, eta han eman dute informazio osoa; baita 673 20 01 00 edo 946-46 40 00 telefono zenbakietan ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide