AEK-ko kideek beste urte batez talo ikastaroa egin dugu, baina besteetan ez bezala, aurten bi ikastaro egin ditugu; goizeko taldeekin 10:00etan elkartu ginen, eta arratsaldekoekin, berriz, 17:00etan. Aurten, gainera, hemen egin ohi dugunaz gain, nixtamal (karetan egositako artoa) dastatzeko aukera izan dugu. Jimena Cardosok ederki azaldu zigun nola eta zergatik egiten duten horrela Mexikon, besteak beste. Aitzakia polita izan zen elkar ezagutzeko, mintzapraktika egiteko eta bapo jateko.