Azkoitiko AEK-k bat egiten du azaroaren 4ko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2023ko urr. 26a, 09:28

Euskaraz garelako, azaroaren 4an Bilbon izango gara.

Azkoitiko AEK-ko ikasle eta irakasleok ere, oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat egiten dugu, euskaraz bat garelako. Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako antolatutako manifestazioarekin bat egiten dugu, eta parte hartzera gonbidatzen ditugu azkoitiarrak.

Manifestaziora joateko autobusa egongo da; txartelak Lujanen eros daitezke, 5 euroren truke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide