2023-2024 ikasturtea hastear da

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2023ko ira. 19a, 15:07

Herritarrek oraindik badute aukera euskara ikasi edota hobetzeko, eta euskara agiri ofizialak lortzeko ikastaroak ere eskaintzen dituzte.

Azkoitiko AEKn irailaren 1ean hasi genuen matrikulazio kanpaina eta azken asteetan sartu gara. Oraindik baduzu aukera euskara ikasi edota dakizuna hobetzeko. Horrez gain, euskara agiri ofizialak (B1,B2,C1 eta C2) lortzeko ikastaroak ere eskaintzen ditugu. Ordutegi zabala dugu aurtengoan ere, bai goizez, bai arratsaldez.

Gogoratu baldintzak betez gero, Azkoitiko Udalak matrikularen %100 itzultzen duela. Gainera, HABEk diru laguntza berria eskainiko du aurtengo ikasturtean 16-18 urte bitartekoentzat C1 maila lortzeko, eta ikastaroaren matrikula prezioa 20 eurokoa izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 61 26 97 telefonora, idatzi azkoitia@aek.eus helbidera edota etorri bulegora, Kultur Etxean, 4. solairuan gaude.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide