Horretarako, ikasleek euskarazko hitzik edo esaldirik politena aukeratu eta idatzi behar izan dute. Guztien artetik bat atera dugu eta Jose portugaldarra izan da sariduna. Bere euskarazko hitzik gustukoena bihotz da.
Batek baino gehiagok aukeratu dute bihotz hitza. Horrez gain, honakoak azaldu dira: osasuna, laztan, maitea, zirimiri, pakea eta maitasuna, kaixo, egunsentia, eskerrik asko, kitto, bihotzeko kuttuna, oporrak, musika, kutixia, txinparta, lorea, poxpolin, pinpilinpauxak, pottoko, amama...
Esaldi edo esamoldeei dagokienez, honakoak agertu dira, besteak beste: "Jarrai dezagun herri hau sortzen euskaratik eta euskaraz!"; "Hor konpon!"; "Denok eman behar genuke zerbait, gutxi batzuk dena eman ez dezaten"; "Ez pentsa ahaztu zaitudanik!"; "Maite zaitut"; "Zure bihotzaren taupada, nire bizitzaren musika."
Eskerrik asko parte hartu duten ikasle guztiei eta zorionak, Jose!
Jarrai dezagun euskarazko hitzak ikasten, euskara mundiala egiten eta euskaraz bizitzen!
Urte berri on!