Hasi da ikasturtea Azkoitiko AEKn

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2022ko urr. 3a, 16:54

Hamar talderekin eman diogu hasiera ikasturteari.

Ikasturte honetan maila guztiak eskainiko ditugu: goizez lau talde daude A0tik B2ra artekoak. Arratsaldez, berriz, bost talde A0tik C1era artekoak. Horiez gain, haur eta gazte etorkinak ere izango ditugu, urtero bezala. Azkenik, iluntzean C2ko taldea daukagu estreinakoz. Ikasleek pozik eta gogotsu hasi dute ikasturtea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide