Izarraizko mendigunea ezagutzeko aukera Mintzalagunekin

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2022ko ira. 27a, 18:35

Kakutako gurutzea.

Urriaren 23an, Izarraitz mendiguneko Kakuta, Xoxote eta Erlo gailurretan zehar txangoa antolatu dute AEKren Mintzalagun egitasmoaren barruan. Urriaren 18a izango da izena emateko azken eguna eta herritar oro dago parte hartzera gonbidatuta.

Mintzalagun egitasmoak kirola eta naturaz gozatuz euskara praktikatzeko aukera ere eskaintzen du. Horrela, Euskal Herriko txoko guztietako paisaiak ezagutzeko parada dugu urte guztian, hainbat ekintza tarteko: paseotxoak, orientazio saioak, kobazuloetara bisitak... Eta oraingoan, gure eskualdean, Izarraitz mendiguneko mendietara txangoa antolatu dute.

Herritar oro dago gonbidatuta. Mendia eta euskara batuta, aukera polita da Azkoitiko euskaldunen sarea indartzeko!

Interesa duenak hemen du izena emateko aukera; urriaren 18an bukatuko da epea. Urriaren 23an, 09:30ean hasiko da mendi ibilaldia, Aittolako aparkalekutik abiatuta. Animatu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide