Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hementxe duzu aukera. Izan ere, dagoeneko martxan da AEK-k udalarekin elkarlanean antolatzen duen Mintzalagun programaren 13. edizioa. Giro atseginean eta lagunartean, ahalegin handirik gabe, ordutegi arazorik gabe... zeuk erabakiko duzu noiz eta nola.
Partaideak binaka, hirunaka edo talde txikietan batzen dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintzakideak kafetegian, tabernan edo paseoan ibiltzeko bildu daitezke. Parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun-giroan.
Edonork parte har dezake: euskararen bidea egiten ari denak, praktikaren bidez euskara hobetu nahi duenak edota euskaraz bizitzeko aukera gehiagoren bila dabilenak. Informazio gehiagorako edo izena emateko deitu 607 61 26 97 nahiz 943-85 71 75 telefonoetara edota idatzi azkoitia@aek.eus edo euskara@azkoitia.eus helbideetara. Izen-ematea dohainik da. Zure zain gaude!