Gaur, irailak 1, zabaldu ditu bulegoko ateak Azkoitiko AEK-k; izan ere, gaur ireki dute matrikulazio epea. Irailaren 23ra bitartean, herritarrek AEKn izena emateko aukera izango dute. Ikasturte honetan, Azkoitiko Udalak dirulaguntza sisteman egin dituen aldaketei esker, ikasleek euskara doan ikasteko aukera izango dute. Beraz, ez dago aitzakiarik.
Azkoitiko AEK-k bulegoa irekita izango du astelehenetik ostiralera bitartean. Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da bulegoa zabalik, eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara. Azkoitiko AEKrekin harremanetan jartzeko, 607 61 26 97 telefono zenbakira deitu edo azkoitia@aek.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.