Bakoitzak bere mailan euskara erabili eta gozatu dezan, hain justu ere: etxean, umeekin, irakurketa, musika, lagunartean, lanean... Horretarako, bertan zure beharrei erantzuteko era askotako ikastaroak aurkituko dituzu. Plaza gutxi geratzen dira, gelen edukiera mugatua delako. Hauxe aurtengo eskaintza, aprobetxatu izena emateko azken egunak.
AISA: estatu espainiarretik kanpo etorritako kolektiboari zuzendutako ikastaroa. Astean 3 egun, bi orduko saioak. Matrikula hiru zatitan izaten da: urria- abendua / urtarrila – martxoa / apirila -ekaina eta bloke bakoitzak 19€ko kostua. Bi talde sortuko dira: goizez, 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez, 19:30etatik 21:30etara izango da.
- A1: bi taldetan banatuta, hiru egun astean, 10:00etatik 12:00etara eta 19:30etik 21:30era.
- A2: hiru egun astean; bi orduko saioak, 15:00etatik 17:00etara.
- B1: hiru egun astean, 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
- B2: lau egun astean; bi orduko saioak, 10:00etatik 12:00etara.
- Alfabetatzea / C1: hiru egun astean; bi orduko saioak, 10:00etatik 12:00etara.
Gogoratu, Azkoitiko Udalak diruz laguntzen duela euskara ikastea: matrikularen %75 jasoko duzu. Eskaintza zabal honek zure beharrei erantzuten badie, informazio gehiago izateko deitu 607 612 697 telefono zenbakira, idatzi azkoitia@aek.eus helbidera edota etorri Kultur Etxeko 4. solairuko AEKren bulegora.