Konfinamendu neurriak arintzen ari diren honetan aurrez aurreko arreta berreskuratzea da gure asmoa. Hori horrela, datorren astelehenetik aurrera —ekainak 1— Azkoitiko AEK-k Kultur Etxeko 4. solairuan duen bulegoa irekita egongo da.
Aurrez hitzordua hartu beharko da, segurtasun eta higiene neurri guztiak bete ahal izateko. Gogorarazi nahi dizuegu, uztailaren 8ra arte aurrematrikulazio kanpaina martxan dagoela AEK-n. Onurak besterik ez ditu orain aurrematrikulatzeak, izan ere, datorren ikasturteko ikastaroetan %5eko deskontua lortzeaz gain, ordainketak era malguagoan egiteko aukera ematen baitu.
Informazio gehiagorako eskatu hitzordua bide hauek erabiliz: azkoitia@aek.eus edo 607 61 26 97 telefono zenbakira deituta edo Whatsappera idatzita.