Atzo, asteartea, Elkarguneko Oteiza aretoan elkartu ginen, Mintzalagun egitasmoari hasiera emateko aitzakia modura erabili genuen liburuari buruzko tertulia egiteko. Iñigo Dierez idazle azkoitiarraren Katu liburua irakurri genuen, bai euskaltegian, bai mintzalagun taldeetan ere. Atzokoa aukera bikaina izan zen, besteak beste, irakurritakoaren inguruko zalantzak partekatzeko, liburuak sortutako sentimenduak elkarbanatzeko nahiz liburuak lantzen dituen gaietan sakontzeko.
Mintzalagunetik eskerrik asko Iñigori atzo ere gurekin izateagatik, baita bertaratu ziren ikasle zein mintzalagunei ere!
Jarraitu euskal literaturaz gozatzen!