Iaz egin genuen bezala, aurten ere Elkarguneko sukaldera joan ginen Mundukoloreak programako ikasleekin. Han, munduko hainbat jaki dastatzeko aukera izan genuen: Pakistango Pakore eta arroza, Nikaraguako entxilada-k, Peruko patata, Marokoko ogia eta sagar-tarta, Saharako tea, Argentinako alfajoreak... Baita takoak eta datilak ere. Ikasle bakoitzak bere herrialdeko janaria ekarri eta osagaiak azaldu ondoren, merienda dotorea egin genuen.