Amaiera Mundukoloreak programari

Erabiltzailearen aurpegia AEK

Joan den ostiralean, maiatzak 31, Mundukoloreak programari amaiera eman genion.

Haurrek eta gazteek, ikasturtean ikasitakoa praktikan jartzeko, antzerkiak egin zituzten. Batzuk galtzerdiz egindako txotxongiloen laguntzaz egin zituzten; izan ziren aktore lanetara animatu zirenak ere. Ekitaldiaren amaieran, ikasleek diplomak jaso zituzten: 'Euskaraz bizitzeko gai zara' eta 'Euskaraz bizitzeko bidean zoaz'. Pozik atera ginen guztiok!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide