Klika! Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

Erabiltzailearen aurpegia AEK

Duela bi urteko edizioan bezala, aurten ere, KORRIKA PETOAREKIN helmugara iristen den lehenak saria izango du.

Gaurtik aurrera petoak erosteko aukera dago. Azkoitiko AEK euskaltegian eskura daitezke.
Bestalde, martxoaren 22an Azkoitian jarriko dugun arropa postuan ere izango da erosteko aukera. Martxoaren 30ean, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko dorsalak jasotzeko lekuan ere izango gara.
Parte hartzeko asmoa baduzu, animatu eta egin Klika!

Saria: bi lagunentzako bazkaria Mikel Uria jatetxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide