Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan... ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta. Gares eta Gasteiz lotuko ditu 21. KORRIKAk. Ikusi gaur goizeko aurkezpen bideoa lotura honetan.
AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du 21. KORRIKAk 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. «Klika» da hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia.