Duela 8 urte Azkoitiko mintzalagun egitasmoa abian jarri genuen eta urte hauetatik 70 lagun inguru pasatu dira. Une honetan hausnarketa prozesuan gabiltza, aurrera begirako planteamentua aztertzeko. Horretarako, parte hartzaileekin meriendatxo bat egingo da ostegunean, apirilak 26, arratsaldeko 18:30ean Azkoitiko euskaltegian.
Bertan, kide zaretenon ekarpenak eta ideiak jasotzea gustatuko litzaiguke, behar beharrezkoak baititugu hemendik aurrerako bidea elkarrekin egiten jarraitzeko eta guztion artean egitasmoa sendotu eta indarberritzeko.
Gonbidatuta zaudete!