Autogestioa jangelan

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2017ko aza. 15a, 11:38

Kaixo! AEKko Beteranoak taldea gara eta beste proposamen batekin gatoz. Duela gutxi, Estitxu Eizagirrek idatzitako artikulu hau irakurri dugu euskaltegian eta, oso interesgarria iruditu zaigunez, irakurtzeko gomendioa egin nahi dizuegu. Larrabetzuko eskolako esperientzia azaltzen du, jangela autogestionatuarena, haiz zuzen ere.

Artikuluak azaltzen du Jaurlaritzak ezarritako catering bidezko sistemari planto egin ziotela eta herriko dendariekin eta ekoizleekin batera dabiltzala lanean, eta nola egiten duten ere ematen du aditzera. Datu bat besterik ez dizuegu aurreratuko: EHNEk 2007an egindako ikerketaren arabera, Lea–Artibaiko jantokietako jakien % 90 kanpokoak ziren. Larrabetzuko jantokian, berriz, bertako produktuak erabiltzen dituzte, bertoko dendetan erosiak. Benetan txalotzekoa da egiten dutena, badugu zer ikasi! Hartu tartetxo bat irakurtzeko, merezi du-eta! Lotura hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide