Zu ere izan zaitezke Mintzalagun egitasmoko kide. Alde batetik, bidelariek osatzen dute taldea, hau da, euskara hobetu nahi duten euskaldun berriak lirateke hauek. Beste aldetik, bidelagunak, hau da, bide horretan lagunduko dion euskaldun zaharra. Beraz, berri edo zahar, mintzalagunen baduzu tokia!
Momentu honetan, 35 lagunez osatutako 9 talde ditugu, hauek herrian astea joan eta astea etorri, ordubetez elkartzen dira bere euskera lotsarik gabe praktikatu eta dakiten hori hobetu asmoz. Kafetxoa hartuaz edota pasiratxoa eginez, lagunarte euskalduna lortu dute beraz.Konfiantza eta segurtasuna lortzeaz gain, eguneroko bizitza euskaraz bizitzeko gaitasuna ere bere egin dute.
Zuk ere lagundu nahi diozu euskara ikasten dabilenari? Esan bezala, astean ordubete baino ez da eskatzen!
Zu ere izan zaitez Mintzalagun! animatu eta eman izena:
Azkoitiko AEK euskaltegia: 943 151 089 - azkoitia@aek.eus
Udaleko Euskara Zerbitzua: 943 857 175 - euskara@azkoitia.eus