Kaixo lagunok!
Aspalditik gordeta geneukan artikulua berriro irakurri dugu eta oso gomendagarria iruditu zaigunez, zabaltzea erabaki dugu. Nagore Irazustabarrena da egilea eta Argia astekariaren 2.397. alean agertu zen. Interneten, lotura honetan, aurki dezakezue.
Artikuluaren arabera, guk egiten dugun kontsumoa ez da arrazionala izaten, gure kontsumoa inkontzientea baita, hau da, emozionalki erosten dugu. Marketin estrategia guztiek zentzurik eta autokontrolik gabe kontsumitzera bideratzen gaituzte.
Irazustabarrenak erosketak ondo egiteko eta nahi eta behar duguna bakarrik erosteko estrategiak ematen dizkigu.
AEK-KO BETERANOAK