Eta zuek, Korrika nondik nora egingo duzue?

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2017ko mar. 28a, 12:10

Badator XX. Korrika. Ostegun honetan Otxandiotik abiatuko da, eta motorrak berotzeko asmoz, Azkoitiko hainbat taldek bideo bat osatu dute. Apirilaren 5ean, 05:40 inguruan iritsiko da Korrika Azkoitira. Guztira herriko 21 eragilek eman diote babesa aurtengo Korrikari, eta horrenbestez herriko 13 kilometroak banatu dituzte.

Azpeititik iritsiko den lekukoa Udaleko ordezkariek jasoko dute. Ondoren herria zehazkartuko du ekitaldiak, eta Altzibartik Elgoibarrerako bidea hartuko dute. Orduan iritsiko dira kilometrorik gogorrenak, Azkarateko mendatea gainditu beharko baitute parte hartzaileek. San Jose Egoitzako kideak izango dira Azkoitiaren lekukoa Elgoibarri emateko ardura hartuko dutenak.

Eta zuek, Korrika nondik nora egingo duzue? Egin plana eta zabaldu! 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide