Orain etxean egitea baino ez zaigu gelditzen. Eskerrik asko Luis!
Mintzalgun eta AEK-ko ikasleok San Blas opilak egiten ikasi dugu gaurkoan. AEK-ko ikaslea den Luisek eman dizkigun azalpenak adi-adi entzun ditugu eta masari forma ematen ere ausartu gara batzuk. Beste behin ere, opil goxo askoak egiten ikasteaz gain,euskara praktikatzeko aukera ederra izan dugu.
Orain etxean egitea baino ez zaigu gelditzen. Eskerrik asko Luis!