Azkoitiko Hiketalagun

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2016ko aza. 14a, 15:11

Azkoitiko Mintzalagun egitasmoaren barruan, Azkoitiko Hiketalagun sortu nahi dugu.

 

Hika erabiltzen al deNk? Hika galtzeko arriskuan dagola uste al deNk? BazioNk euskaraz zuka dakien jendea, eta orain hika hitz egiten trebatu nahiko lukeena. Horretarako, ordea, hire launtza behar diNk. Lagunduko al zo(n)au? Merezi diNk!

Izan hai Hiketalagun! Debalde deNk!!

Izena emateko, Azkottiko AEK euskaltegian (Kultur etxeko 4. solairuan) edo Udaleko Euskera Zerbitzuetan:

943 151 089 / 943 857 175

azkoitia@aek.eus / euskara@azkoitia.eus

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide