“%100 afektiboa” lelopean, euskara ikasteko arrazoi nagusiak azpimarratu nahi izan ditu AEK-k: “lagunekin euskaraz komunikatzeko, seme-alabekin euskaraz bizitzeko, bilobekin euskaraz egiteko...” dira AEKn izena ematerako orduan gehien entzuten diren arrazoiak. “Bestetik, efektibitatea ere bilatzen dute herritarrek, laneko egoera eta curriculuma hobetzeko maila egiaztatu nahi izatea da euskara ikasteko bigarren arrazoi nagusia”. Bi arrazoi nagusi horiek uztartuz, euskara ikasteko modu afektiboa eta eraginkorra eskaintzen du AEK-k. Aurtengo kanpainako protagonistetako bi Itziar Elias aktore azkoitiarra eta bere alaba Aiora dira, eta euren babesa erakutsi nahi izan diete Azkoitiko AEK-koei eta “euskara ikasi edo hobetu nahi duen oro AEKn izena ematera animatzen” dute.
Ondorengoak dira eskaintzen direnak:
* Egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak
* Titulu homologatuak lortzeko ikastaroak: B1, B2, CI (EGA) eta C2 (online)
* Alfabetatze klaseak
* Autoikaskuntza
* Mintzalagun
Laburbilduz, ez galdu euskara ikasi edo hobetzeko aukera eta hurbildu zaitez Azkoitiko AEK-ra: