Hamar zenbakidun tira euro baten truke erosi dezakezue eta saridunak aukeran izango du:
- 25 kiloko txerria bizirik edo
- 6 kiloko bi txerrikume laberako prest
Txerria ikusteko aukera izango duzue, goizetik eguerdira arte Herriko Plazako botikaren ondoan gurekin egongo da eta.
San Andres egunean taloak eta txerrikia jatea, eta sagardoa nahiz ardoa edatea ohikoak dira. Aurten ere giro bikaina izango da eta musika eta bestelako ekintzak ez dira faltako egun osoan.
Azkenik, arratsaldeko zazpietan egingo dugu zozketa jendaurrean.
Zorte on eta ondo pasau!!
AEK-ko "JATORRENAK" taldea