Azkoitiko AEK euskaltegian matrikulazio kanpainan murgildurik jarraitzen dugu

Azkoitiko AEK euskaltegian matrikulazio kanpainan murgildurik jarraitzen dugu. Oraindik garaiz zaude! Eskaintza zabala dugu: euskalduntze taldeak, euskara maila hobetzekoak, azterketak prestatzeko taldeak (B1, B2, C1 edo EGA), alfabetatze taldeak...

Gogorarazi nahi dizuegu Azkoitiko Udalak bekak eskaintzen dituela:

Azkoitiko Udalak matrikularen %75 itzuliko du (%40 Gabon aurretik eta gainontzekoa ikasturtea amaitzean) baldintza hauek betez gero:

  • Azkoitian erroldatuta egotea, ikastaroak irauten duen bitartean.
  • Asistentzia %85 gutxienez.
  • Ikastaroa gainditzea.
  • Ikastaroa utzi ala gainditzen ez bada, lehen ordainketaren bidez jasotako diru-laguntza itzuli beharko zaio Udalari.

 

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan:

Azkoitiko AEK euskaltegia. Kultur Etxea 4. solairua, 4. gela.

943151089/ 607612697.  azkoitia@aek.org

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide