Maiatzaren 29an Munoandi herri harresitua ikustera joan ginen. Antxoka Martinez arkeologoa izan genuen lagun, Burdin Aroko herrixka honen ezaugarriak ezagutu eta ulertzeko.
Azalpen interesgarriak izan ziren, gure arbasoen bizia ulertzeko: zergatik aukeratzen zituzten leku hauek herrixkak egiteko, harresiak zer funtzio zuen, bertan aurkitutako hainbat objekturen zergatiak...
Ibilalditxo polita eginez iritsi ginen eta bidean ere ez zen berriketarik falta izan.
Eskerrik asko Antxokari aldez aurretiko jarrerarengatik eta euskaraz hain azalpen bikainak emateagatik.