"Harrak ditut barnean
jaten nauten
egonezinak soinean;
usteldutako asmoen
eraginpean
irensten naute.
(...)
Bakarrizketa galduak
ispilu aurreko keinuak
neure oniritzi bahituak
deuseztatu balituzte.
Baina ez dakit zer nahi dudan
duda guztien mugan
aukera guztien udan
guztiz usteltzea.
Bihotzez atez ateko batez
jasoa izan
eta lurreratzea.
Ongarri izatea neure birsortzean.
Ala neure barneko harren
bazkaleku izaten jarraitzea".
(Testua: Felipe Murillo)