«Hitzekin esan ahalko banu, ez nintzateke kamerarekin kargatuta joango», Lewis Hine
Argazkilaritzak ireki dezakeen ibilbiderik garrantzitsuena adierazpenarena dela esango nuke. Emozioak, momentuak, esperientziak, sormena… edozer plasmatu ahal izateko bide bilaka daiteke.
Gure egunerokotasunetik, kulturatik eta ohituretatik aldenduz, eta horrek eskaintzen digunaren guztiz kontrakoa bilatzeko asmoz, Japoniarako maleta egin nuen udaran.
Argazkiari begira, burura datozkit Kyotoko ilunabarreko goxotasuna, lasaitasuna, argazkia ateratzean lurrean botata eginiko barreak, jendearen errespetua…