Zer garai da Antzinaroa eta zer mende hartzen ditu bere baitan?
Aitzin Erregimena deritzo XVI eta XVIII. mendeen artean dagoen garaiari. Beraz, hitzaldiak XVI-XVIII. mendeetako emakumeen rolak aztertzen ditu Gipuzkoan.
Emakumeen jokabidea aldatu egin al zen Antzinaroan?
Funtsean emakumeek garai hartako Gipuzkoan betetzen zuten papera egonkor mantendu zen mende horietan. Emakume haiek betekizun jakin batzuk izan zituzten etxearen gobernuan, ezkontzetan, herentzia-sisteman, lan munduan.
Konpara al daitezke orduko emakumeen rolak eta gaur egungoak?
Dudarik gabe asko aldatu da egoera, eta zaila da zuzeneko konparazioak egitea. Baina badira zenbait kontu hain urrutikoak ere ez direnak. Adibidez, ez dira hainbeste urte emakume ezkonduek senarraren baimena behar zutela zenbait tramite egiteko. Edozein kasutan, garai hartako emakumeak nola bizi ziren jakiteak lagun gaitzake gurea hobeto ulertzen.
Nolakoa izango da hitzaldiaren garapena?
Hitzaldian ondorengo gaiak jorratuko dira: emakumeek etxearekiko eta ezkontzetan izandako betekizunak, emakumeen estatusak (ezkonduak, mojak, ezkongabeak), lan munduan izan zuten parte hartzea, emakumeen irudia eta moral katolikoa.