Koldo Campos Sagaseta: “Ez garela enteratzen!”

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arruti Rezabal 2015ko api. 28a, 10:37

Joan den igandean Eibar futbol taldeko Gaizka Garitano entrenatzaileak Almerian egin zuenaren harira, artikulua argitaratu du Gara eta Rebelion agerkarietan Koldo Campos Sagaseta adiskideak. Hona hemen euskaratuta:

“Ez garela enteratzen!”

Badira albisteak ezer komentatu beharrik ez dutenak, laguntza eta azterketarik behar ez dutenak, ulergarri egiteko azalpenik behar ez dutenak; izan ere, badira albisteak kontatze hutsarekin beren burua egoki azaltzen dutenak.

Joan den igandean gertatu zen Almerian, bertako futbol taldeak Eibarren aurka jokatu zuen partidaren ondorengo prentsaurrekoan.

Euskal komunikabide bateko kazetari euskaldun batek galdera bat egin zion euskaraz euskal talde bateko entrenatzaile euskaldunari. Euskal taldeko entrenatzaile euskaldunak euskaraz erantzun zion euskal komunikabide bateko kazetari euskaldunak euskaraz egindako galderari. Alabaina, ia bat-batean, bertako kazetarien ahots zakarrak entzun ziren aretoaren barruan; mespretxuzko hitzak, ez euskaraz, gaztelaniaz baizik, Garitanoren erantzuna etenez: zer esaten ari da, kristauen hizkuntzan hitz egin dezala, hemen espainolez hitz egiten da, bere herrira joan dadila… “ez garela enteratzen”.

Eta arrazoi zuten. Ez dira enteratzen. Ez dira ezertaz enteratzen. Areago dena, badira hainbat urte, mendeak, ez direla enteratzen, eta eldarnio sukartsu eta patetikoan, aldarrikatuz jarraitzen dute Flandes, Napoles, Kuba, Filipinak, eguzkia sartzen ez zen inperio zabala, Perejilgo haitza… “Ez garela enteratzen!”.

Gaizka Garitano jaiki egin zen, eta aretotik irten.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide