Umeena izango da
pazko zapatuan
entsegutan dabiltza
danborren doinuan,
joan den batean geuk
ikusi moduan;
ondoezak astindu
ninduen orduan.
Talde guztiak pozik
makilei emanez,
hiru neska aurrean
hankei eraginez,
esku bana gerrian
aurpegia parrez,
beharrezkoa al da
hori parte onez?
Non da beharrezkoa
orain kantinera,
gerriak astinduaz
batetik bestera?
Ohorea omen dela
esaten hastera,
gurasoen kontuak
ditugu ostera.
Neskak eta mutilak
berdinak bagera
kantinerak kenduta
pakea ederra,
denak berdin jardunda
zuzenduz okerra,
aldeak murriztuaz
sobran dago gerra.