Luken eta Bera Pascual Beraunen

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna-Kakute xake taldea 2026ko martxoaren 30a

Luken eta Bera Pascual Beraun Bera Xake Elkartean.

Anaitasuna Kakute xake taldeko Luken eta Bera Pascual anai-arrebek emaitza ederrak lortu dituzte igandean egindako Jose Benitoren Oroimenezko Hamaikagarren Txapelketan, Beraun Bera Xake Elkartean. 

Jose Benitoren Oroimenezko Hamaikagarren Txapelketa lehian jarri zen igandean, Errenteriko Beraun Bera Xake Elkartean, non Anaitasuna Kakute xake taldeko Pascual anai-arrebek emaitza onak lortu zituzten. Guztira, 47 gaztek hartu zuten parte lehiaketan, Aste Santuetako oporrak aprobetxatuz beren gaitasunak erakusteko.

Paula Amorena izan zen eguneko txapelduna, zazpi partidetatik bakarra galdu zuen, jokatutako azkena. Bigarren postua Luken Pascualentzat izan zen; hark ere txapelketa bikaina egin zuen, izan ere, sei partida irabazi zituen, eta txapeldunaren aurka soilik galdu zuen. Haren arreba Bera Pascualek ere oso emaitza onak lortu zituen, hamalaugarren postuan geratu baitzen, zazpi partidetan 4 puntu lortuz. 

Benetan garrantzitsuena, ordea, txapelketan nagusitu zen giro ona izan zen. Gazte guztiek tokian sortu zen giroaz eta xakeaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Datorren asteazkenean Euskadiko Adin Txapelketei hasiera emango zaie Eibarreko Unibertsitatean, eta bertan parte hartuko dute Ane Arriola, Alaitz Hidalgo, Mikel Arriola eta Eki Unamunok. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide