Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketako bigarren itzulia izan zen asteburuan. Batetik, Anaitasuna-Kakute taldeko preferente mailako jokalariek 3 eta 1 galdu zuten Irungo taldearen kontrako lehia. Xabi Ruizek eta Imanol Larrañagak berdinketa lortu zuten, eta Anibal Fernandezek eta Jorge Domingok ezin izan zuten garaipena erdietsi. Ondorioz, sailkapeneko hamargarren postuan dira gaur-gaurkoz, eta datorren asteburuan sailkapeneko buruan den Errenteriako taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Bigarren mailan, berriz, Villabonako taldea mendean hartu zuen Azkoitikoak. Hain zuzen ere, 1 eta 3 nagusitu ziren Juan Carlos Valor, Alejandro Alzas eta Xuban Garate; aldiz, galdu egin zuen Lucia Valorrek. Sailkapenean gora egin du talde horrek, eta datorren astean sailkapeneko hirugarren postuan den Txaturanga taldearen aurka ariko da.
Bestalde, igandean, 10:00etan hasita, Azkoitian izango da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. 30 bat lagun ariko dira infantil, kimu eta benjain mailako lehian, Kultur Etxean.