Emaitza ona Hirugarren Mailan eta lidertza

Preferente mailakoen partida bat, atzo. (Anaitasuna Kakute)

Preferente eta Hirugarren Mailako jokalariek ligako partidak jokatu zituzten atzo. Hirugarren Mailakoak lehen postuan kokatu dira, eta bermatua dute maila igoera.

Preferente mailan, Anaitasuna Kakute xake taldea Elgoibarrera joan zen atzo, hango Zubi Ondo taldeko lagunekin lehiatzera, baina taula gainekoa oso agonikoa izan zen. Hector Sanchezek irabazi egin zuen, eta Jose Luis Larrañagak, irabazten eta tarte handiarekin joan bazen ere, galdu egin zuen azkenean. Jose Joakin Larrañagak behin eta berriz berdindu zuen, eta taldekideen urduritasuna handituz joan zen. Emaitzak horrela, taldea sailkapeneko laugarren postuan da, eta Euskal Ligara igotzeko play-off-era sailkatu da. Emaitza handia da, maila gorenean lehiatzeko eta beraz, jokalari gazteak sustatzeko aukera izan baitezake Azkoitiko taldeak.

Bien bitartean, Hirugarren Mailako taldea bigarren postuan da. Eibar C taldeari 0-4 gailendu zitzaion atzo, Lucia Valor, Juan Carlos Valor, Alex Alzas eta Josu Plazaolaren garaipenekin. 20 punturekin, Anaitasuna Kakute lidertzan da berriz, eta Goierrirekin dago berdinduta. Datorren astean atsedenaldia izango dute guztiek, inauteriak direla eta, eta hurrengoan etxean jokatuko dute, 17 puntu dituen Debako San Roke taldearen aurka.

Jokalari guztiak zoriondu nahi ditu zuzendaritzak, egiten ari diren ahaleginarengatik, eta batez ere Anibal eta Gaizka kapitainen lana eskertu nahi du, aste honetan lan gogorra izan dutelako. Esker txarreko lana, baina emaitza oso onak izaten ari dena. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide