Imanol Larrañaga nagusi Euskal Encounterreko xake txapelketan

Azkoitiarra bigarren urtez jarraian nagusitu da BECen izan den 32. Euskal Encounterreko xake txapelketan. 64 xakelari lehiatu dira.

Imanol Larrañaga azkoitiarrak Barakaldoko BECen izan den 32. Euskal Encounterreko xake txapelketa irabazi du bigarren urtez jarraian. Aurten 64 jokalari lehiatu dira partida bateko kanporaketa bidezko txapelketan. Azkoitiarrak zaila izan zuen gazte baten aurka lehiatu zen finalaurrekoa, eta finalaurrekoan partida bat galdu eta bestea irabazi zuen. Berdinketa izan zuen gero, baina ondorengo garaipenari esker sailkatu zen hura finalera. Hain zuzen, iazko jokalari beraren aurka jokatu zuen finala Larrañagak, eta orduan baino errazagoa izan zuen hark: "Abantaila txiki bat lortu nuen bi partidetan, eta denborala kontrolatuz irabaztea lortu nuen", azaldu du jokalariak. Prestaketei dagokienez, zera gaineratu du: "Ez nintzen bereziki prestatu txapelketa horretarako, klubak antolatzen dituen egitasmo guztiekin nahikoa prest bainengoen. Gainera, Anaitasuna Fide 100GWR lehiatzetik nentorren, eta oso animatuta eta kontzentratuta nentorren". Zorionak, Imanol.

Bestalde, taldeko partida azkarren 37. Ezkai memoriala jokatu zen larunbatean Villabonan, eta Anaitasuna Kakute gonbidatuta zegoen bertara. Manuel Paredes-Ane eta Izaro-Mikel Arriola bikoteek parte hartu zuten, eta taldeak sailkapeneko 12. postuan amaitu zuen, 17 taldek jokatu zuten egitasmo atseginean.

Igandean, berriz, bi txapelketa jokatu ziren Astigarragan: batetik, absolutuen mailan, R. Garcia nagusitu zen, eta Anaitasunakoek emaitza hauek lortu zituzten: Alberto Garcia 23. postuan geratu zen 2,5 punturekin eta Usoa Jurado 28. postuan 1,5 punturekin. Bestetik, 12 urtez azpikoen mailan H. Rodriguez nagusitu zen, eta Ixone Juradok 12. postua lortu zuen, 3 punturekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide