Juan Cruz Fernandez lidertzan, Hirugarren Mailako Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketan

Juan Cruz Fernandez xake jokalaria. (Anaitasuna Kakute Xake Taldea)

Bi puntu eskuratuta, Asier Lasa xake jokalariaren parean kokatu da Fernandez. Bost txandatan jokatuko dute txapelketa, azaroko larunbatetan, Elgoibarren.

Gipuzkoako Banakako Xake Txapelketako Bigarren eta Hirugarren Mailetako partidak ari dira jokatzen Elgoibarren. Azaroko larunbatetan izango dira txapelketako xake partidak han. Hirugarren mailan, Juan Cruz Fernandez Anaitasuna Kakute Xake Taldeko kideak lidertza eskuratu du Burunzari irabazita. Bi puntu eskuratuta, Asier Lasa xake jokalariaren parean kokatu da Fernandez. Bost txandatan jokatuko dute txapelketa, eta emaitzak nazioarteko rankingerako baliagarriak izango dira.

Bestalde, 28. San Andres Torneoan 56 xake jokalarik eman dute izena, inoiz baino gehiagok, eta aztergai dute aretoaren edukiera handitzea, inor kanpoan gera ez dadin.

Halaber, azaroaren 19an,  Emakumezkoen III. Anaitasuna-Kakute jokatuko dute Kultur Etxean. Dagoeneko 10 jokalarik eman dute izena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide