Anaitasuna Kakute taldearen XXVII. Blitz txapelketa jokatu zuten joan den igandean 13 jokalarik, eta Juan Carlos Valor nagusitu zen, zazpi partidetan 6,5 puntu eskuratuta. Sailkapeneko hurrengo postuetan jarraitu zioten Jose Joaquin Larrañagak, sei punturekin, eta Alejandro Alzasek, bost punturekin. Jokalarien artean, Isaac Zorrilla burgostarraren (Espainia) bisita izan genuen. Laugarren sailkatu zen hura, 4,5 punturekin. Txapelketa zuzenean ikusteko aukera izan zen Internetez, eta arratsalde atsegina igaro zuten jokalari guztiek.
Anaitasuna Kakute kluba, gainera, Beteranoen III. Txapelketa antolatzen ari da datorren iganderako. Xakelari bakoitzak bost minutuko partidak jokatuko ditu, eta parte hartzaileen kopuruaren arabera, liga edo suitzar erako txapelketa jokatuko dute.