Gipuzkoao preferente mailako ligako jaitsiera posturako play-off-a jokatu zuen atzo Anaitasuna Kakute xake taldeak. A eta B taldeetako azken lau taldeak ari dira han lehian. Atzo Baionaren aurka jokatu zuen Anaitasunak Gros klubaren egoitzan, eta Baionak 2,5-1,5 irabazi zuen. Anibal Fernandeze eta Juan Cruz Fernandezek galdu egin zuten, eta Juan Carlos Valorrek, berriz, berdindu. Ion Kuendek irabazi egin zuen, eta badirudi hura erritmoa hartzen ari dela. Egun, bigarren postuan da Azkoitiko taldea, 10 punturekin, eta oraingoz, jaitsiera postuetatik urrun da. Datorren larunbatean Azkoitiko Kultur Etxean lehiatuko dira, Tamarindoren aurka. Jardunaldi erabakigarria izango da jaitsiera postua saihesteko.