Anaitasuna-Kakutek bigarren postua lortu du Ermuan

Anaitasuna-Kakuteko xakelariak, gaur, Ermuan.

Bost minutuko blitz xake partidekin jokatu da gaur, igandea, xake txapelketa Ermuan (Bizkaia). Denera, hamar taldek parte hartu dute.

Bost minutuko blitz partiden xake txapelketa jokatu du Anaitasuna-Kakuteko xakelari talde batek gaur, Ermuan. Jokoa hartu duen herriko bertako taldea izan da txapelduna, 28,5 puntu lortuta.  Haren atzetik bigarren postua egin du Anaitasuna-Kakutek, 26,5 puntu batuta. Azkoitiko xake taldearen atzetik gelditu dira, hurrenez hurren: Beraun, Martintxo, Ermua B, Abadiño, Lekeitio, Eibar, Camerun eta Santurtzi. 

Ermuko txapelketako Anaitasuna-Kakute taldea honako xakelariek osatu dute: Ion Kuende, Manuel Paredes, Jose Joaquin Larrañaga eta Imanol Larrañaga. Lan ona egin du taldeak, eta datorren zapatuan Errioxan (Espainia) jokatuko duten xake txapelketarako prestatzeko baliagarria izango dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide